InicioMis librosAñadir libros
Descubrir
LibrosAutoresLectoresCríticasCitasListasTest
>

Crítica de nire_irakurketa_gunea


nire_irakurketa_gunea
20 December 2021
🏔Kokapena. Oraingoan Ismaelen familia ta euren bizimodua zein bizipenak izango dira eleberri honen kokapen garrantzitsuena.

👨‍👩‍👧‍👦 Aldebatetik Ismael izango dugu, familiaren semea. Aitarengandik jasotako hezkuntza matxista errefusatzen duena baina konturatu barik familiaburuaren portaera batzuk errepikatzen ditu.
Libe; alaba da ta politikaren ondorioz Berlinen dago bizitzen. Libe gogokoen izan dudan pertsonaia da, bizitako iraganagatik, orainagatik eta bere etorkizunak jakin-min handiegia sortu didatelako.
Azkenik Jasone dugu, Ismaelen emaztea. Lehen esan dizuedan bezala, Ismaelen eraginpean, baina ez dut beste daturik emango.

🏘 Eleberri honek hausnarketara bultzatuko gaitu behin ta berriz. Paragrafo bakoitzean esango nuke, esaldiren bat eskuratu dezakezu ta hortaz pentsatu. Orrialdeetan nabarmentzen den matxismoa burutik kendu ezinean, liburuan zehar agertzen diren isiluneak, benetan garrantzi handikoak dira ta familietan ulertezinak badira ere, emoten direzenak.

🏠 Gai hauek jorratzen dira, besteak beste: familia, sexualitatea, tratu txarrak, zahartzaroa, emakumeak lan-arloan duen rola... Hamaika gai, esan bezala, liburu honen edukiari buruz asko hausnartzera bultzatzen zaituztenak.
Comentar  Me gusta         10



Comprar este libro en papel, epub, pdf en

Amazon ESAgapeaCasa del libro
Apreciaron esta crítica ()(1)ver más