InicioMis librosAñadir libros
Descubrir
LibrosAutoresLectoresCríticasCitasListasTest
>

Crítica de Liburuzliburu


Liburuzliburu
29 October 2021
Gervas Egurra bere bulegoan hilda agertu da. Hilda ala eraila?
Hildakoak edota eraildakoak, intrigak, azpijokoak, mendekuak, familian isileko ugari; denek liburuari katigatuta mantendu naute hasieratik bukaeraraino.
Bere azken liburu honetan, Totik, Egurra S.A. argitaletxea sortu zenetik gaur egunerainoko ibilbidea kontatzen digu. Bide batez, familiaren gorabehera guztiak jakingo ditugu.

Antzematen da Totik asko ezagututako arloan girotua dagoela eleberria, liburuak argitaratzeko pausu guztiak ikusten ditugu, argitaletxeetan erabili izan dituzten trikimailuak agerrarazten ditu.
Hainbat liburu eta idazle aipatzen ditu eleberri osoan zehar eta oso keinu polita iruditu zait.

Pertsonaia guztiak ondo garatuak iruditu zaizkit, baina Nieves Otadui,matriarka, nabarmendu nahiko nuke. Birramona maitagarri baten atzean izaera gogorreko emakumea dago, borrokalaria, beti bere familia eta enpresaren kargu, eskutatutako sekreturen batekin?

Enlace: https://www.instagram.com/p/..
Comentar  Me gusta         00



Comprar este libro en papel, epub, pdf en

Amazon ESAgapeaCasa del libro