InicioMis librosAñadir libros
Descubrir
LibrosAutoresLectoresCríticasCitasListasTest
>

Crítica de nire_irakurketa_gunea


nire_irakurketa_gunea
21 September 2021
🏔Kokapena. Kasu hontan, kostaldeko herri txiki batera eramango gaitu Karmelek. Tokia, bereziki ez da hain garrantzitsua baina Nerearen familiarean arloan aurkeztuko dizkigun egoerak, oso landuta daude beraz zama galanta hartuko du eleberrian zehar.

👩‍👧Nerea izango da gure pertsonaia, ta bere familiaz (amaz batezbere) kontuan izango da. Nolakoa da Nerea? Ba, berrogehialdira heltzear dagoen emakumea da, ta hurrengoko orrietan ikusiko dugunez, ez dago pozik bere bizitzarekin, ta gehien bat gaur arduratzen gaituen bateratze edo kontziliazio familiarraz ariko da.

🌊 Bertan bi istorio aurkituko ditugu, bat iraganean idatzia, non Nerea ta amaren bitxikeriak zein bizipenak kontatuko dizkigu Karmelek. Bestalde, orainaldian, Nerearen sosegurik eza, larritasunak, urduritasunak, etabar… agerian geratuko dira. Euskera landuan idatzia, 192 orri dituen eleberria, ta bere irakurketa hainbeste harrapatzen zaituen horietakoa denez, bukaerara ziztu bizian heltzen zara, ta neuri, apurtxo bat jarraitu izana gustatuko litzaidake.

📸 Orain dala denbora dudala liburua etxean, baina ama faltan izateagatik, errespetu pila nion, pentsatzen nuen asko sufrituko nuela baina ez, hunkitu nau momentu askotan. Samurtasunez eta modu intimistan idatzitq dago ta esan behar dut neretzat paragrafo bakoitza zuri-beltzezko argazki bat zirudien, nik behintzat hala sumatu dut.

🏖 Itsasoak duen garrantzia aipatu beharrean nago, istorioaren lekukoa izango delako.
Comentar  Me gusta         00



Comprar este libro en papel, epub, pdf en

Amazon ESAgapeaCasa del libro