InicioMis librosAñadir libros
Descubrir
LibrosAutoresLectoresCríticasCitasListasTest
>

Crítica de Yannick


Yannick
10 April 2022
Bizitza osoa hainbat baloreren aldeko borrokan eman duzunean, beste kontu “normal” asko uzten duzu alde batera ia konturatu gabe; baina bizitzak sustoa ematen dizunean…orduan zer? Osasun faltak zure ardatz izan den hori egitea zailtzen edo eragozten dizunean…orduan zer? Gaixotasun sendaezin batek ahalegin handiz egindako bidea harkaitz erraldoiz betetzen dizunean…orduan zer? Orduan, fokua bortxaz aldatu beharra izango duzu, hankaz gora duzun bizitza horri beste modu batez begiratzen ikasi beharko duzu, erritmoa jaitsi eta zure burua zaintzen asmatu beharko duzu. Ez da erraza izango: tarteka, aurretiko ohiturek eta tentazioek kuku egin eta frustrazioak gain hartuko baitizu.
Bizitzaren erretratu fidel bezain gordina egiten du Uxue Alberdik “Janisjoplin” eleberrian, erabat errotuta dauzkagun balio zein emozioei zuzenean aritzen zaiena.
Comentar  Me gusta         10



Comprar este libro en papel, epub, pdf en

Amazon ESAgapeaCasa del libro
Apreciaron esta crítica ()(1)ver más