InicioMis librosAñadir libros
Descubrir
LibrosAutoresLectoresCríticasCitasListasTest
>

Crítica de Liburuzliburu


Liburuzliburu
22 November 2021
Liburu laburra da,125 orrialdekoa. anek bere bidea deskubritzeko behar duen urtea 4 zatitan banatuta. Zati bakoitzari urtaro bakoitzaren izena emanda.
Eta, zenbat gauza gertatzen zaizkion aneri urte bakar batean!
Institutua bukatzerakoan zein ikasketekin jarraitzearen erabakia, familiaren etxebizitzaren emantzipaziotik ondorioztatutako zailtasunak, lan bilaketa, etabar luze bati anek nola aurre egiten dizkion kontatzen digu Alainek eleberri honetan.
Urtaro bakoitzeko azken atala da nire gustokoena, bertan bait daukagu gure protagonista egiazki ezagutzeko aukerarik onena.
Gazteek irakurtzeko liburu (eta bilduma ere esango nuke) oso aproposa iruditzen zait, modu batean edo bestean identifikatuta sentitu bait daitezke. Hala ere, helduentzako ere oso interesgarria dela uste dut.
Euskera batuan idatzia, jarritzeko oso erraza da eta horrek euskaldun berrientzako hautaketa paregabea bilakatzen du.

Enlace: https://www.instagram.com/p/..
Comentar  Me gusta         00



Comprar este libro en papel, epub, pdf en

Amazon ESAgapeaCasa del libro