![]() |
Esan nuen, badakit, baina berriz esango dut. Asko gustatzen zait Alaineren luma. Narrazio luzeak esaldi motz eta indartsuekin nahasteko modu horrekin eleberriari ematen dion erritmoa demasa iruditzen zait. 💔Protagonistari bere bihotzeko X hil zaio. Bere samina agertzen digu X galtzeko aurkitzen dituen era ezberdin guztietan, bai heriotzagatik bai harremanaren hausturarengatik. Saminaz, jeloskortasunaz, kulpaz, mendekotasunaz arituko da gure protagonista bere barrua hustuz. Di-da batean irakurtzekoa. Motza delako. Istorioak harrapatuko zaituelako. Alainek badakielako nola idatzi zuk irakurketa bukatu arte utzi ez dezazun. Enlace: https://www.instagram.com/p/.. |